Justizia herritarrengana hurbiltzen

JustiziaEus-eko zerbitzuak

Zer da bizi- edo egoera-agiria?

Zer da bizi- edo egoera-agiria?

Bizi- edo egoera-agiriak zure egoera zibila egiaztatzeko edo pertsona bat bizirik dagoen ala ez egiaztatzeko dira. Erregistro zibilek egiten dituzte eta pentsioa kobratzeko, atzerrian ezkontzeko edo nazionalitate espedienteen izapideak egiteko eskatzen dira gehienetan.

Bizi- edo egoera-agiria eskatzeko zure bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilera joan behar duzu. Beraz, Bilbon bizi bazara baina Gasteizen jaio bazinen, eskaera Bilbon egin behar duzu.

Ziurtagiri hauek ezin dira online eskatu, eskaera egiteko Erregistrora joatea ezinbestekoa da. Osasun arazoak direla eta Erregistro Zibilera joatea ezinezkoa bazaizu,  beste pertsona bat joan daiteke zure ordez. Baina hori gertatzen bada, ezintasunaren ondorioz Erregistro Zibilera joatea ezinezkoa zaizula egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Bizi- edo egoera-ziurtagiria eskatzera bazoaz, dokumentua noizko beharko duzun argi izan behar duzu. Izan ere, jaiotza, ezkontza eta heriotza ziurtagiriek hiru hilabeteko balioa dute. Baina bizi- edo egoera-ziurtagirien balio-epea laburragoa da eta Administrazioek, orokorrean, ez dute  15 egunetik gorako ziurtagiririk onartzen.

2013ko ekainaren 3ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 54 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Internet bidez ziurtagiri bat eskatu dut, orain zer egin behar dut?

Internet bidez ziurtagiri bat eskatu dut, orain zer egin behar dut?

JustiziaNet web atarian dauden aplikazioek izapideak asko errazten badituzte ere, zenbaitetan zalantzak sortzen dira. Zuei laguntzeko daude, beraz, internet bidez ziurtagiri bat eskatzen duzuenean zer gertatzen den azalduko dizuegu.

Eskaera betetzerakoan helbide elektronikoa jarri baduzue, zuen eskaera jaso dela adierazten duen mezu bat jasoko duzue. Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian online eskaerak izapidetzeaz arduratzen den pertsonak zuen eskaera balidatuko du eta hamar-hamabost eguneko epean ziurtagiria postaz bidaliko dizu etxera. Denbora tartea Erregistroak eta posta bulegoek duten lan kargaren araberakoa da. Denbora tarte honetan zuen izapidearen egoera ezagutu nahi baduzu, etxetik bertatik kontsulta egin dezakezu.

Horretarako “Zerbitzuak eta izapideak” atalean “nola dago nire izapidea?” aukera daukazu. Egin behar duzun gauza bakarra hurrengoa da: aukera horretan sakatu eta izapidea eskatu duen pertsonaren identifikazioa sartu. Adibidez, NAN zk.a 12345678-A bada, identifikazio zenbakia sartzeko aukeran ‘NAN’ sakatu  eta gero ‘121345678A’ zenbakia idatzi beharko duzu.

Oso erraza da!  

2012ko azaroaren 19ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia digitala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook