Justizia herritarrengana hurbiltzen

JustiziaEus-eko zerbitzuak

Nola eskatu ziurtagiria jaioteguna edo tokia jakin gabe

Bizitzan zehar izapide askotarako behar izaten ditugu ziurtagiriak (ezkontzeko, erroldan sartzeko, seme-alaben jaiotza inskripzioak egiteko, espainiar herritartasuna eskatzeko, hainbat laguntza eskatzeko...).

Jaiotza ziurtagiria eskatzea lan erraza da jaioteguna eta tokia jakinez gero. Horrelakoetan nahikoa izaten da jaiotza inskripzioa egindako Erregistro Zibil edo Bake Epaitegian eskaera egitea, segituan emango baitizute ziurtagiria. Horrez gain, Justizia.net erabiliz on line egin daiteke eskaera eta ziurtagiria zeure etxera bidaltzeko eskatu.

Baina zure ahaidea non eta noiz jaio zen zehazki ez baldin badakizu, zer egin daiteke? Hala baldin bada, Elizbarrutiko Artxiboetara jo dezakezu bataio agiria lortzeko eta, horrela, jaiotza non eta noiz gertatu zen jakiteko.

Gainera, Erregistro Zibilaren Legea 1870ekoa denez, Elizbarrutiko Artxiboetan lor ditzakezun bataio agiriak baliozkoak dira urte hori baino lehenagoko jaiotzak ere egiaztatzeko.

2011ko abuztuaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 45 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook