Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justiziarekin elkarlana

Soziologia Juridikoko Mintegiak apirilean hasiko dira Oņatin

Jose Ramon Bengoetxeari Debagoien telebistan egindako elkarrizketa

15 mintegi ezberdin egongo dira aurten, gehienak nazioartetik iritsitakoak, eta Zuzenbidea, Gizarte Zientziak eta problematika garaikideekin lotuta egongo dira.

Mintegietako gaiak aukeratzeko hainbat irizpide kontutan hartzen dira, EHUko irakasle eta Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Erakundearen kide Joxe Ramon Bengoetxearen hitzetan: gaiaren diziplina artekotasuna, parte-hartzaileak eta koordinatzaileak Zuzenbide eta Gizarte zientzien alor ezberdinetatik  etortzea, originaltasuna, berritasuna, eta baita gaiak Euskal Herriarekin duen lotura ere. Azken horri dagokionez, Justizia Sailak emandako irizpideak ere jarraitzen direla azpimarratu du; ondorioz, Justiziarekin lotutako hainbat egunerokotasun gai jorratzen dira mintegietan, aurten, besteak beste, gazteen delinkuentzia eta bitartekaritza landuko dira.

Lanerako prozedura berdina da mintegi guztietan: bizpahiru egun irauten dute eta 10-20 pertsonek parte hartzen dute. Parte-hartzaile bakoitzak gaiak aurretik lantzen ditu, eta ondorioz, eztabaida eta mahai-inguruen bitartez egiten da lan mintegietan. Hortaz, parte-hartzaileen ideien arteko elkartrukean dago aberastasuna, Joxe Ramonen hitzetan.

Proposamen gehienak nazioartetik iristen dira, nahiz eta Euskal Herritik bertatik geroz eta proposamen gehiago jasotzen diren. Aurten, adibidez, bertatik iritsitako 3 proposamen landuko dira beste hainbeste mintegitan, eta horietako bat, Kultur eskubideak eta aniztasuna izeneko mintegia, Institutoko bi emakume ikasle ohik koordinatuko dute.

2017ko martxoaren 15ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

"Bitartekotza, errealitatea. Euskadiko esperientzia" jardunaldia ostiralean Deustuko Unibertsitatean

“Bitartekotza, errealitatea. Euskadiko esperientzia” jardunaldia datorren ostiralean martxoaren 17an egingo da Deustuko  Unibertsitatean.

Ekitaldia Icaza auditorioan izango da eta  bertan parte hartuko dute, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailburu Maria Jesus San Josek, EAEko Justizia Auzitegi Gorenaren presidente Juan Luis Ibarrak, EAEko Fiskaltza Nagusiko fiskal Juan Calparsorok, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Magistratu Ana Maria Carrascosak.

Jardunaldiaren helburua Euskadin bitartekaritza arloan egindako lana ezagutzera ematea eta partekatzea da. Horretarako, urte luzetan garatutako hainbat programa eta esperientzia eta  arlo ezberdinetako bitartekarien elkarlanerako jarrera azalduko dute, enplegua sortzeko aukera dela azpimarratuz.

2017ko martxoaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook