Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justiziarekin elkarlana

"Bitartekotza, errealitatea. Euskadiko esperientzia" jardunaldia ostiralean Deustuko Unibertsitatean

“Bitartekotza, errealitatea. Euskadiko esperientzia” jardunaldia datorren ostiralean martxoaren 17an egingo da Deustuko  Unibertsitatean.

Ekitaldia Icaza auditorioan izango da eta  bertan parte hartuko dute, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailburu Maria Jesus San Josek, EAEko Justizia Auzitegi Gorenaren presidente Juan Luis Ibarrak, EAEko Fiskaltza Nagusiko fiskal Juan Calparsorok, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Magistratu Ana Maria Carrascosak.

Jardunaldiaren helburua Euskadin bitartekaritza arloan egindako lana ezagutzera ematea eta partekatzea da. Horretarako, urte luzetan garatutako hainbat programa eta esperientzia eta  arlo ezberdinetako bitartekarien elkarlanerako jarrera azalduko dute, enplegua sortzeko aukera dela azpimarratuz.

2017ko martxoaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Oņatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko institutuak eztabaidarako eta ideiak trukatzeko workshop berriak antolatu ditu

Oņatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko institutuak eztabaidarako eta ideiak trukatzeko  workshop berriak antolatu ditu

Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutua  mundu mailako erreferentea da gizarte zientzia eta zientzia juridikoen arloan.  Laurogeigarren hamarkadan sortu zenetik, europako eta europatik kanpoko hainbat unibertsitaterekin harremana izan du, eta mintegi eta lantegi anitz antolatu ditu.

Institutuak garatutako ekintzen artean, urtero apiriletik uztailera bitartean Soziologia Juridikoari buruz antolatzen dituen  workshop-ak daude.  Institutuak eztabaidarako eta ideiak trukatzeko leku ezin hobea eskaintzen die ikertzaileei.

Batzorde batek, workshop-ak antolatzeko Institutura iristen diren eskaerak aztertzen ditu.   Aukeraketa egiteko, hainbat irizpide hartzen dira kontutan, hala nola, parte-hartzaileen profila, gaia, eta Euskal Herriarekin duten harremana. Horrela, oraingo honetan Institutuak hurrengo gaiekin lotura duten eztabaidak garatu nahi ditu: etxebizitzarekin lotutako arazo sozio-juridikoak, gazte-delinkuentzia, genero indarkeriarekin lotutako araudia, adingabeen epaitegiek hartutako neurriak, bitartekaritza zibila eta norbanakoen mugaz bestaldeko zirkulazioa.

2017ko otsailaren 24ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook