Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justiziarekin elkarlana

Uztailak 12, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren Eguna

Uztailak 12, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren Eguna

Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren Eguna urtero ospatzen da, uztailaren 12an, Espainiako 83 Abokatu Elkargoetan. Ospakizun horren xedea da ofiziozko 43.800 abokatuk baino gehiagok eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, Doako Aholkularitza Juridikoaren eta Ofiziozko Txandaren bitartez egiten duten lana omentzea.

Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak gogorarazten du Ofiziozko Txanda eta Doako Justizia zerbitzu publikoak direla eta justiziarako sarbidea eta benetako babes judiziala bezalako funtsezko eskubideak errespetatzen direla bermatzen dutela; hori dela eta, agintariek bereziki babestu behar dituzte eta horien aldeko konpromiso sendoa hartu behar dute.

Halaber, Abokatuen Kontseiluak ospakizuna baliatu nahi izan du Doako Justiziaren lege-esparrua aldatzeko premia larria adierazteko. Hala, uste dute argitu egin behar direla Doako Justizia eskuratzeko legezko baldintzak zein diren, bai herritarrei dagokienez, bai abokatuei dagokienez.

Horrez gain, Abokatuen Kontseiluak arbuiatu egiten du aholkularitza, laguntza eta babes juridikoaren zerbitzuak pribatizatzeko nahia, batez ere zerbitzu horiek indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzat, presoentzat eta migratzaileentzat direnean, eta adierazi dute zerbitzu horiek merkantilizatzearen kontra daudela.

2016ko uztailaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Epaile eta abokatuek bitartekaritza bultzatzeko akordioa adostu dute

Epaile eta abokatuek bitartekaritza bultzatzeko akordioa adostu dute

Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente Carlos Lesmesek eta Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiaren presidente Victoria Ortegak (EAKN) erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, bitartekaritza gatazkak konpontzeko aukera gisa baliatzeko.

Erakunde biek gatazkan dauden aldeei bitartekaritza eskaintzeko konpromisoa adierazi dute, euren asmoen araberako konponbidea azkarrago eta arinago erdietsi dezaten.

Gainera, BJKNk organo jurisdikzionalen arteko koordinazioa eta abian jartzen diren bitartekaritza-proiektuak hobetzeko beharrezko neurriak sustatuko ditu. Epaile eta magistratuen artean epaitegi barruko bitartekaritza zerbitzua bultzatzeko eta ezartzeko beharrezkoak diren tresnak ezartzeko konpromisoa ere hartu du. 

Bestalde, abokatuek aukera hori ezagutu dezaten bultzatuko du EAKNk, euren funtzioen egikaritzan gatazkan dauden aldeei bitartekaritzaz baliatzeko aukera dutela adierazteko,  eta organo jurisdikzionalen eta Bitartekaritza Zerbitzuaren arteko komunikazio errazteko.

Abokatuen Elkargoek hitzarmenarekin bat egiteko aukera izango dute; horretarako Espainiako Abokatuen Elkargoari  adierazi beharko diote, azken horrek epaileen aginte organoari erabakiaren berri eman eta behar den lekuan jasota gera dadin.

Botere Judidizialaren Kontseilu Nagusiak Administrazio guztiekin eta justizia arloan diharduten hurrengo langile guztiekin lankidetza-hitzarmenak ezarri ditu: Justizia Ministerioa, eskumenak dituzten Autnonia Erkidegoak, Estatuko Fiskaltza Nagusia, Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusia eta Abokatuen Kontseilu nagusia.  

2016ko uztailaren 1ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook