Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justiziarekin elkarlana

Zure erasotzailea aske gelditu da

Zure erasotzailea aske gelditu da

Iaz, Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak 1.000 biktimari baino gehiagori egin zien dei,  beraiekin lotutako delituagatik zigorra jaso zuen delitugilea espetxetik aterako zela jakinarazteko. 

1.009 dei horietatik %65 indarkeria matxistaren biktimei euren erasotzailea espetxetik atera zela jakinarazteko izan zen.

Horietatik,  41 -50 urte bitarteko emakumeen batezbestekoa hamarretik zortzi izan zen. Hain zuzen ere, BLZk hartatzen dituen emakumeek ezaugarri berdinak dituzte: 41 eta 50 urte bitarteko emakumeak dira, Bizkaian bizi dira eta genero indarkeriaren biktimak dira.

BLZ Eusko Jaurlaritzaren doako zerbitzua da eta 2015ean edozein motako delituren 2.674 biktima hartatu zituen. 2.674 biktima horietatik, BLZk 2.829 espediente ireki zituen (biktima bakoitzak espediente bat baino gehiago izan dezake, delituen arabera). Horietatik erdia inguru -1.412- genero indarkeriaren biktimak izan ziren. Espedienteak irekitzeko bigarren arrazoia, lehenengotik arras urrun, familia-barruko indarkeria izan zen: 2015ean mota horretako 521 espediente ireki ziren (%55,47) eta biktimizatutako gehienak, kasu horretan ere, emakumeak izan ziren.

Biktimei Laguntzeko Zerbitzua 

1991.urtean abian jarri zen zerbitzua da. Ordutik hona delituek biktimizatutako norbanako guztiei harrera osoa, jarraia eta doakoa egiten die.  Zerbitzua  legelari, gizarte-langile, psikologo eta psikiatrian adituek osatutako diziplina anitzeko taldeen esku dago. Lau bulego daude, Vitoria-Gasteiz, Bilbo, Barakaldo eta Donostiako Justizia Jauregietan eta 2016.urtean 609.000 euroko aurrekontua dute.

 

2016ko apirilaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Biktimaren erreparazio sinbolikoa

Eusko Jaurlaritzak aste honetan aurkeztu du “Evaluacion del Coste de la Justicia Restaurativa integrando indicadores cuantitativos. En el caso de la mediación penal aplicada a las infracciones de menor gravedad” azterketa. Europa mailan ikerketa aitzindaria da, Justizia leheneratzailearen kostua modu zientifikoan ikertzen duelako, irizpide ekonomikoak eta kuantitatiboak, kualitatiboak eta errentagarritasun soziala kontutan hartzen dituelako. 

Liburuan justizia leheneratzailearen kostua aztertzen da, hala ekonomikoki zein kuantitatiboki, nola kualitatiboki zein gizarte-errentagarritasunaren aldetik. Horrenbestez, bitartekaritzak biktimari zein biktimarioari eskaintzen dizkien abantailak azaleratzen eta azpimarratzen ditu. Egileek 230 pertsona elkarrizketatu dituzte liburua osotzeko, guztiak ere zigor-arloko bitartekaritza-prozesuetan parte hartu dutenak Eusko Jaurlaritzak Araban duen Auzitegi barruko Bitartekaritza-zerbitzuaren bitartez, horien gogobetetze-maila neurtze aldera.

Era horretan, azterlanaren egileen arabera, agerian geratu da Araban auzitegi barruko bitartekaritzaren arrakasta, lortutako akordio kopurua, horien betetze-maila eta batez ere horietan parte hartu dutenen balorazio positiboa kontuan hartuta. Hala bada, liburuak «erreparazio sinbolikoaren» garrantzia azpimarratzen du; hau da, arau-hausleak eragin duen mina aitortzea eta horren erantzukizuna bere gain hartzea, eta biktimarentzat modurik onuragarrienean erreparatzea, zigorra edozein dela ere. Ondorioen artean, inkesta egin dutenen %60k baketze eta arazoak konpontzeko tresnak garatzeko erabilgarria izan dela adierazten du  eta %70 baino gehiagok pertsona berarekin ez du berriro arazorik izan.

Kostu ekonomikoari dagokionez, liburuaren arabera, bitartekaritza-prozesuak, prozesu judizialekin konparatuta, merkeagoak dira, bai aurrekontu ikuspuntutik, bai denboraren ikuspuntutik. Are gehiago, gehienetan, bitartekaritzak ohiko diren tramiteekin, esate baterako, ahozko bistekin, prozesuak luzatzea sahiesten du. Beraz, Auzitegi barruko Bitartekaritza-zerbitzuak Euskadiko organo judizialek daukaten lan zama arintzeko Eusko Jaurlaritzako doako tresna oso baliogarria dela agertzen du.

2016ko martxoaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook