Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justiziarekin elkarlana

Zer da justizia leheneratzailea?

Zer da justizia leheneratzailea?

Justizia leheneratzailea biktimari egindako kaltea konpontzean datza. Prozedura mota horietan,  biktimaren eta demandatuaren arteko bitartekari lana gatazkatik kanpo dagoen hirugarren batek egiten du, azken horrek biktimari eragin dion egoera gainditzen lagundu diezaion.

NBEren arabera, justizia leheneratzailea gatazkak konpontzeko metodologia bat da, eta bere abiapuntua hurrengoa da: delituak egiten dituzten norbanakoek, legea hausteaz gain, biktimei eta gizarteari ere kalte egiten diete.

Izan ere, zenbait kasutan biktimak jasaten duen galera bikoitza da: Batetik, delitugilearen aurrean galtzaile da, eta bestetik, zigor-prozeduran parte hartzeko aukerarik ez duelako galtzaile da.  Zentzu horretan, justizia leheneratzaileak biktima aintzakotzat hartu, merezi duen protagonismoa eman eta bere beharrak aseta egotearen ardura hartzean, zigor-sistemari egotzitako eginkizunak areagotu ditzake eta era guztietako kalteak konpon ditzake (jabegoari dagozkionak, kalte sinbolikoa, emozionala).

Nola lehenera daiteke biktimari egindako kaltea? Gerardo Villar, Gasteizeko Bitartekari Judizialak, konponketa “edozein motakoa” izan daitekeela dio. Adibidez, duela urte batzuk Gasteizeko merkataritza-gune batean mp3 aparailuak lapurtzeagatik bi adingabe harrapatu zituzten. Epaileak Bitartekaritza Zerbitzuari agindu zion auzia, eta denda eta gazteak kaltea konpontzeko adostasunera iritsi ziren: Mp3 aparatuak arabako elkarte bati eman zizkioten, eta gazteek GKE batentzako zenbait ekimen egin behar izan zituzten.

2015ko azaroaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zeintzuk dira kartzela zigorraren ordezko aukerak?

Zeintzuk dira kartzela zigorraren ordezko aukerak?

Norbanako batek larritasun txikiagoko delitua egin duenean, kartzelara bidali beharrean, epaileak ordezko zigorra ezar diezaioke. Euskadin, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua da ordezko zigor horiek koordinatzen dituen erakundea.

2014. urtean, ZKEZk 4.702 norbanakoren zigorrak kudeatu zituen; gehienak bide-segurtasun eta genero-indarkeria auziak ziren.  Egoera horien aurrean, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak kartzela zigorra ordezkatzeko 3 aukera eskaintzen ditu:

  • Gizartearen aldeko lanak: Heziketa eta sentsibilizazio programetan parte hartuta zigorrak kommutatu egiten dira. 2014an, epaileek espetxe zigorrak programotan parte hartzeagatik ordezteko aukera ematen zuten 3.094 auto eman zituzten, guztien % 52,6.
  • Zigorra eten eta ordeztea: Zigorrak eten egiten dira delitugileak osasun mentaleko programaren batean edo programa terapeutikoren batean parte hartzeko baldintzarekin. 2014an, epaileek espetxe zigorrak programotan parte hartzeagatik ordezteko aukera ematen zuten 2.639 auto eman zituzten, guztien % 44,9.
  • Segurtasun neurriak: Zigortutako pertsonak, espetxean sartu beharrean, zigorra osasun mentaleko zentro batean betetzen du. 2014an, epaileek 138 auto eman zituzten delitugileak osasun mentaleko zentroetan sartzea eta ez espetxean aginduz, guztien % 2,3.

Kartzela zigorrak betearazteko ordezko erei buruzko informazio gehiago Justizia.net-eko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren atalean daukazu.

2015ko maiatzaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook