Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justiziarekin elkarlana

Isuna jarri diote Bitartekaritza zerbitzura ez jotzeagatik

Isuna jarri diote Bitartekaritza zerbitzura ez jotzeagatik

Hitzezko judizioa egiteko Justiziaren makineria abian jartzeak 2.610 euro balio ditu, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egindako kalkuluen arabera.  Hori da Bartzelonako epaitegi batek aseguru enpresa bati bitartekaritza erabili beharrean epaitegitara jotzeagatik kobratu dion diru-kopurua.

Epaitegiaren aburuz, aseguru etxeak “fede txarrez” jokatu du prozeduran, ez baitu lehenengo bitartekaritzara jo, trafiko istripu baten ondorioz utzitako ordezko ibilgailuagatik zor zaizkion 402,75 euroak erreklamatzeko.

Hortaz, Bartzelonako Lehen Auzialdiko 52. epaitegiak, erreklamatzen zuen diru kopuruaren %10eko isuna jarri dio aseguru-etxeari: 40 eurotakoa.

Epaian, epaileak hurrengo hausnarketa egin du: “bidezkoa eta etikoa al da, baliabide publikoak hain urriak diren une honetan, epaitegiak lanez gainezka daudela jakinda, justiziaren lanaz etekin gehien ateratzen duten pertsona juridikoek, gastuak herritarrek ordaintzen dituztela jakinda, bide horretatik dirua erreklamatzea, hain kopuru txikia izanda eta auzia konpontzeko beste bide batzuk egonda?

2015ko martxoaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Non daude tasa judizialen bitartez irabazitako 500 milioi euroak?

Non daude tasa judizialen bitartez irabazitako 500 milioi euroak?

Ministerioak ez dauka horri buruzko informaziorik”. Hori erantzun du Justizia Ministerioak, tasa judizialekin irabazitako 500 milioi euroen erabilerari buruz parlamentuan galdegin diotenean. 

Horrez gain, Zerga Agentziak ere horri buruzko informaziorik ez duela gaineratu du; izan ere, Ogasunak zerga bilketan edo kudeaketan parte hartzen du, baina ez du beste kontuetan eskumenik, hala nola zenbatekoari edo erabilerari buruzko informazioa emateko kontuetan.  

Tasa judizialak 2012ko azaroan ezarri ziren, eta Alberto Ruiz Gallardón orduko Justiziako buruak agindutakoaren arabera, irabazitako dirua doako justizia ordaintzeko zen.

Alabaina, gaur, indarrean jarri zirenetik urte bi eta hiru hilabete pasa ostean, ez Justiziak ez eta Ogasunak ere ez daki zer gertatu den irabazitako 500 milioitik gorako euroekin.

Non egongo dira?

2015ko otsailaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook