Irekita dago azaroaren 12 eta 13an Bilbon egingo diren "Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko elkarlanean" jardunaldietan izena emateko epea

Azaroaren 12 eta 13an Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dira “Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko elkarlanean” jardunaldiak. Jardunaldietan, Gakoa –Genero indarkeriagatik zigortutako gizonak birgaitzeko Eusko Jaurlaritzaren programa aurkeztu eta ebaluatuko da.
Jardunaldietan parte hartuko dute Lan eta Justizia Sailburu María Jesús San Josek, Justizia zuzendari Loly de Juanek, EAEko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak, Euskadiko Fiskaltza Nagusiko fiskal-teniente María Jesús Cuarterok, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak eta Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendari José Luis la Cuestak.
- Gakoa programari buruzko informazio gehiago behar baduzu, Genero indarkeriagatik zigortutako erasotzaileentzako tratamenduei buruzko txostena irakur dezakezu.(2018). Egileak IVAC/KREI (UPV/EHUko) ikertzaile doktore Gema Varona, Zuzenbidean doktore eta epaitegi barruko bitartekari Idoia Igartua eta UPV/EHUko Kriminologia graduan soziologia irakasle Auxkin Galarraga).