Justizia herritarrengana hurbiltzen

Trebakuntza eta enplegu publikoa

Urriaren 19an Karrera Judizialean, Fiskalean eta Justizia Administrazioko Letraduen lanbideetan sarbidea errazteko diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea amaituko da

Urriaren 19an Karrera Judizialean, Fiskalean eta Justizia Administrazioko Letraduen lanbideetan sarbidea errazteko diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea amaituko da

Gobernu Kontseiluak ekainean onartu zuen Karrera Judizialerako, Fiskalerako eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoan sartzeko oposizioak prestatzeko 30 bekaren deialdia.  2017. urteari dagokion deialdira 198.000 euro bideratu dira. 30 onuradunetako bakoitzak  6.600 euro jasoko ditu. 

Diru-laguntza eskatzeko epea irailaren 19an ireki zen eta urriaren 19an amaituko da. Diru-laguntza, 2017ko urtarrilaren 1etik hasita,  urtebeterako da. Eskatzaileek profesional-prestatzaile baten zuzendaritza izan beharko dute, eta tutoreak bekadunaren garapenaren berri emateko hiruhileko txostenak egin beharko ditu.

Lizentziatura edo Zuzenbideko Gradua duela zazpi urte baino gehiago eskuratu zutenek ezin dute bekarik eskatu. Gainera, diru-laguntzak banatzeko orduan kontutan hartuko dira, besteak  beste, eskatzailearen egoera ekonomikoa, espediente akademikoa eta euskararen ezagupena.

2016ko urriaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Datorren urriaren 4an Lan poltsetako behin betiko zerrendak argitaratuko dira

Datorren urriaren 4an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean, Justizia Administrazioko Zuzendariak 2016ko irailaren 22an emandako Ebazpena, honako lanpostu hauetarako bitarteko langileen lan-poltsan geratu direnen behin betiko zerrenda onartzen duena: Auzitegiko Medikuen kidegokoak, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegokoak, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegokoak, eta Laguntza Judizialeko kidegokoak.

Hemen egongo dira zerrendak, nahi duenak ikusteko: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kudeaketako Unitate Teknikoetako (E.A.T.) iragarki-tauletan, www.justizia.net web-orrian, eta justiziako langileen atarian.

2016ko irailaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook