Justizia herritarrengana hurbiltzen

Trebakuntza eta enplegu publikoa

Izapidetzako (txanda librea) eta Laguntza Judizialeko lehen proben datak

Izapidetzako (txanda librea) eta Laguntza Judizialeko lehen proben datak

Justizia Ministerioak izapidetzako (txanda librea)eta Laguntza Judizialeko hautaketa-proben lehen ariketak egiteko aurreikusitako datak argitaratu ditu.

Izapidetzako EPEaren lehen proba (txanda librea) uztailaren 3an izango da. 2015eko EPEtik eratorritako Prozesu eta Administrazio Izapidetzako  Kidegoan libreki sartzeko hautaketa prozesuaren lehen ariketa 2016ko uztailaren 3an izango dela jakinarazten da.

Laguntza Judizialeko EPEaren ariketak irailean egingo dira. 2015eko EPEtik eratorritako Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko hautaketa-proben ariketak 2016ko irailean egingo direla jakinarazten da.

2016ko maiatzaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako online ikastaroak

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako online ikastaroak

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judiziala eta Jurisdikzio Zibilari buruzko ikastaroak eskaintzen ditu, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@aju.ej-gv.es. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da. Automatrikula e-mailez egiterik ez badago, fax bitartez egingo da (945 01 91 52).

2016ko maiatzaren 9ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook