Justizia herritarrengana hurbiltzen

Trebakuntza eta enplegu publikoa

Datorren urriaren 4an Lan poltsetako behin betiko zerrendak argitaratuko dira

Datorren urriaren 4an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean, Justizia Administrazioko Zuzendariak 2016ko irailaren 22an emandako Ebazpena, honako lanpostu hauetarako bitarteko langileen lan-poltsan geratu direnen behin betiko zerrenda onartzen duena: Auzitegiko Medikuen kidegokoak, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegokoak, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegokoak, eta Laguntza Judizialeko kidegokoak.

Hemen egongo dira zerrendak, nahi duenak ikusteko: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kudeaketako Unitate Teknikoetako (E.A.T.) iragarki-tauletan, www.justizia.net web-orrian, eta justiziako langileen atarian.

2016ko irailaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Laguntza Judizialeko EPEan onartutakoen eta ez-onartutakoen behin betiko zerrenda eta ariketen deialdia

Laguntza Judizialeko EPEan onartutakoen eta ez-onartutakoen behin betiko zerrenda eta ariketen deialdia

JUS/1435/2016 Agindua, abuztuaren 31koa, argitaratu da; horren bitartez, hautaketa-prozesuan onartutakoen eta ez-onartutakoen behin betiko zerrendak onartzen dira eta Laguntza Judizialeko Kidegoan (txanda librea) sartzeko ariketen deialdia egiten da (JUS/479/2016 Agindua, martxoaren 28koa).

Gainera, azterketa-lekuak eta eguna argitaratu dira: urriak 1, 10:00etan (Kanarietan 9:00etan). Oposiziogileen azterketa-lekuen araberako banaketa datozen egunetan argitaratuko da.

 

2016ko irailaren 9ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook