Justizia herritarrengana hurbiltzen

Trebakuntza eta enplegu publikoa

Online ikastaroak lan poltsetan daudenentzat

Online ikastaroak lan poltsetan daudenentzat

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak online  ikastaroak iragarri ditu  lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Ikastaroak Justizia Administrazioko Kudeaketa, Izapidetze eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lan-poltsetan daudenentzat dira.  Matrikulatzeko orduan lehentasuna izango dute euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa dutenek eta Justizia Administrazioan lan-esperientziarik ez dutenek.

Automatrikula egiteko, posta elektronikoa bidali behar da hurrengo helbidera: justiziagela@aju.ej-gv.es. Mezu horretan, ikastaroan matrikulatzeko nahia adierazi behar da eta eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa); horrez gain, helbide elektroniko bat jarri behar da. Automatrikula emailez egiterik ez badago, fax bidez egingo da (945 01 91 52).

Deialdi honi buruzko informazio gehiago behar baduzu, hurrengo deialdiak ikusi:

  • Jurisdikzio Penalari buruzko online ikastaroa (Automatrikulatzeko epea apirilaren 13an irekiko da, 10:00etan, eta apirilaren 20an itxiko da, 08:00etan). 
  • Antolamendu Judizialari buruzko online ikastaroa (Automatrikulatzeko epea apirilaren 20an irekiko da, 10:00etan, eta apirilaren 27an itxiko da, 08:00etan). 
  • Jurisdikzio Zibilari buruzko online ikastaroa (Automatrikulatzeko epea maiatzaren 4an irekiko da, 10:00etan, eta maiatzaren 11an itxiko da, 08:00etan).
2015ko apirilaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Abokatu edo Prokuradore izateko testa

Abokatu edo Prokuradore izateko testa

Gobernuak Abokatu eta Prokuradore izateko sarrera-proben berri eman du.  Hilabete asko pasa dira horren berri izan gabe, eta azkenik, azken proba test erakoa izango dela eta epe laburrean lehenengo deialdia egingo duela iragarri du Justiziak.

Abokatu eta Prokuradore izateko ez da nahikoa lizentziatua izatea; orain master bat eta azken proba bat gainditu behar dira. Horrela jasota dago, Auzitegietan Abokatua eta Prokuradorea izateko urriaren 30eko 34/2006 Legean. 

775/2011 Errege Dekretuaren arabera, lanbide bietan jarduteko gaitasuna erakusteko proba bat gainditu behar da; proba horrek bi atal ditu: alde batetik, galdera sorta bat erantzun behar da, eta bestetik, kasu praktiko bat ebatzi behar da.

Gobernuak onartutako Errege Dekretuak 150/2014koa aldatu du, eta horren arabera, probak bi atal izango ditu: test erako galdera teorikoak batetik, eta proba praktikoa, bestetik. Azken horren bidez, kasu praktiko bat ebatzi beharko dute abokatu eta prokuradore izateko hautagaiek.

Masterrean eta azken azterketan lortutako kalifikazioen batez bestekoa ere aldatu da. Hortaz, sarrera-probako notak %70 eta masterreko notak %30%balioko dute (lehen, proba teoriko-praktikoak %20 balio zuen).

Lehen deialdiaren data hurrengo egunetan argitaratuko da. Edonola ere, azterketaren deialdia data argitaratu eta gutxienez hiru hilabetera izan beharko da.

2014ko martxoaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook