Justizia herritarrengana hurbiltzen

Trebakuntza eta enplegu publikoa

Izapidetzako EPEan (barne-sustapena) Euskal Zuzenbide Zibilaren gaineko ezagutzak neurtzeko probaren emaitzak

Izapidetzako EPEan (barne-sustapena) Euskal Zuzenbide Zibilaren gaineko ezagutzak neurtzeko probaren emaitzak

Epaimahaiaren Erabakia, JUS/404/2019 Aginduak, martxoaren 21ekoak, Justizia Administrazioaren Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoetan barne sustapen bidez sartzeko Euskal Zuzenbide Zibilaren gaineko ezagutzak neurtzeko probaren emaitzak argitara ematen dituena.

Aipatutako emaitzen aurka, interesdunek alegazioak aurkez ditzakete Epaimahai honen aurrean hamar egun balioduneko epean, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2020ko urtarrilaren 9ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zer dira Justiziako Lan-poltsetako kideentzako online ikastaroak?

Zer dira Justiziako Lan-poltsetako kideentzako online ikastaroak?

Justizia Administrazioaren Zuzendaritzak aldizka lan-poltsetako kideentzako deitzen dituen online trebakuntza ikastaroak, Administrazioan lanpostu batean hasi aurretik ezagutza handitzeko antolatzen dira. 

Non argitaratzen dira deialdiak?

Deialdiak JustiziaEus-en argitaratzen dira, albisteen atalean.

Nork har dezake parte?

Orokorrean, ikastaroak Justiziako lan-poltsetako kideentzat dira; hala ere, zenbait deialditan lanean trebakuntzarik ez duten kidego zehatz batzuetako partaideek lehentasuna izango dute.

Nola eman dezaket izena?

Matrikula egiteko  zure datu pertsonalak (izena, abizena, NAN eta posta elektroniko helbidea) posta elektronikoz bidali ditzakezu justiziagela@justizia.eus helbidera. Eskaera fax bidez ere bideratu dezakezu, 945 01 91 52 zenbakira mezua bidaliz.

Amaierako azterketarik ba al dago?

Bai. Ikastaroak moduluka antolatuta daude eta modulu bakoitzaren amaieran autoebaluazio test bat dago.  Modulu guztiak gainditu eta test guztiak egin ostean amaierako azterketa egiteko aukera izango duzu (zenbait kasutan aurrez-aurrekoa da eta beste batzuetan online egin behar da). Gogoratu: modulu eta test guztiak nahi adina aldiz errepikatu ditzakezu, beti ere, ikastaroaren epearen barruan.

Zein deialdi dago orain irekita?

Justiziako lan-poltsetako kideei zuzendutako online ikastaroetarako bi deialdi daude zabalik:

2019ko azaroaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook