Justizia herritarrengana hurbiltzen

Susperraldi ekonomikoa eta dibortzioak

Susperraldi ekonomikoa eta dibortzioak

Ekonomian adituek hainbat datu ezberdinei erreparatzen diete herrialde bateko egoera ekonomikoa aztertzeko. Adibidez, herrialde batean dibortzio kopuruak behera egin edo berdin jarraitzen badu, adituentzat zonalde hori krisi ekonomiko batean murgilduta dago. Era horretara, banantze kopuruak gora egiten badu, ekonomia suspertzen ari dela esaten dute.

Adituen ustetan, horretarako arrazoiak hurrengoak dira: nahiz eta bikote-harremana txarra izan,  familiako kideak langabezian badaude, dibortziatzeko aukerarik ez da mahai gainean jartzen, gastuak handiak direlako eta ezinezkoa izango litzatekeelako horiek ordaintzea: Besteak beste, abokatuei ordaindu behar zaie, seme-alaben mantenua ordaindu behar da, etxebizitzen gorabeherak ordaindu behar dira, eta abar.

Duela gutxi, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Espainian 2014an egondako banantzeen, deuseztasunen eta dibortzioen datuak plazaratu ditu. Txostenaren arabera, azken bost urteotan Euskadin datuek behera egin ondoren – datuok krisiarekin bat datoz- aurtengo lehen hiruhilekoan banantzeek %16,4 egin dute gora.

Zer iritzi dute horri buruz adituek? 2014ko lehen hilabeteetan dibortzioek gora egitea eta ekonomiaren susperraldia bat datozela uste dute.

Ados al zaude?
 

2014ko uztailaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*