Justizia herritarrengana hurbiltzen

Trebakuntza eta enplegu publikoa

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zibil arloko Jurizdikzioari buruzko eta Antolaketa Judizialari buruzko online ikastaroetarako automatrikula zabalik

Ikastaroak online

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eta Zibil arloko Jurizdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen ditu, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da.

Baldintzak:

2020ko apirilaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Martxoaren 14rako aurreikusitako Izapidetzako oposizio-azterketa atzeratu da

Martxoaren 14rako aurreikusitako Izapidetzako oposizio-azterketa atzeratu da

Justizia Administrazioaren Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko txanda libre bidezko hautaketa-proben Kalifikazio Epaimahai Bakarrak, prozesuaren hirugarren ariketa bertan behera uztea erabaki du, koronabirusaren hedatzea eteteko prebentzio neurri bezala. Martxoaren 14ko deialdirako 9.000 hautagai zeuden deituta.

Era horretara osasun Ministerioak COVID-19 epidemiak irauten duen bitartean ekitaldi jendetsuak ez egiteko emandako aholkua beteko da. Deialdian eragina izan dute baita ere hainbat lurraldetan ikastetxeetako jarduna behin-behinekoz eteteko hartutako erabakiak, azterketak bertan egitekoak zirelako.

Deialdi berria osasun agintariek gaixotasunaren transmisioa eta horrek dakarren arriskua kontrolpean dagoenean eta instalazio egokiak daudenean egingo da. Aurretiaz eta garaiz iragarriko da Justizia Ministerioaren web atarian.

2020ko martxoaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook