Justizia herritarrengana hurbiltzen

Trebakuntza eta enplegu publikoa

Justiziako Lan Poltsetan daudenentzako, datorren formakuntza-ikastaroa

Justiziako Lan Poltsetan daudenentzako, datorren formakuntza-ikastaroa

Datozen egunetan argitaratuko dira Justiziako Lan Poltsetan daudenen behin betiko zerrendak, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko Kidegoen lanpostuak betetzeko.

Behin argitaratu eta gero, deialdia egingo da Antolaketa judiziala deritzon formakuntza ikastarorako, eta ikastaroa derrigor egin beharko dute lanean aritu ez direnek (2010eko irailaren 16ko Agindua, Justizia eta Administrazio Publikoko Sailburuarena, bitarteko funtzionarioak hautatu, proposatu eta izendatzeari buruzkoa, zertarako eta Mediku Forentseen Kidegoaren eta Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko Kidegoen lanpostuak betetzeko).

Ikastaro honen deialdia Justiziako langilearen Atarian eta Justiziako webean (www.justizia.eus) egingo da, beraz, interesdunei gomendatzen diegu adi egon daitezen hedabideotan Lan Poltsak argitaratzen direnean.

2018ko urriaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Letraduen Kidegoan sartzeko prestaketa-laguntzak

Letraduen Kidegoan sartzeko prestaketa-laguntzak

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza deialdi berria argitaratu du, Karrera Judizialean, Fiskalean edo Justizia Administrazioaren Letraduen kidegoan jardun nahi duten Zuzenbidean lizentziatu edo graduatuentzat.

Informazio gehiago behar baduzu ikusi Agindua, 2018ko irailaren 6koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora sartzeko prestaketa-laguntzetarako 2019ko deialdia egiteko eta laguntza horiek arautzeko dena.

2018ko urriaren 3ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook