Justizia herritarrengana hurbiltzen

Trebakuntza eta enplegu publikoa

Azaroaren 5ean argitaratuko dira Kudeaketako, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko behin betiko zerrendak

Azaroaren 5ean argitaratuko dira Kudeaketako, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko behin betiko zerrendak

Datorren Azaroaren 5ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean, Justizia Administrazioko Zuzendariak 2018ko azaroaren 22an emandako Ebazpena, honako lanpostu hauetarako bitarteko langileen lan-poltsan geratu direnen behin-betiko zerrenda onartzen duena: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegokoak, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegokoak, eta Laguntza Judizialeko kidegokoak.

2018ko urriaren 31ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Justiziako Lan Poltsetan daudenentzako, datorren formakuntza-ikastaroa

Justiziako Lan Poltsetan daudenentzako, datorren formakuntza-ikastaroa

Datozen egunetan argitaratuko dira Justiziako Lan Poltsetan daudenen behin betiko zerrendak, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko Kidegoen lanpostuak betetzeko.

Behin argitaratu eta gero, deialdia egingo da Antolaketa judiziala deritzon formakuntza ikastarorako, eta ikastaroa derrigor egin beharko dute lanean aritu ez direnek (2010eko irailaren 16ko Agindua, Justizia eta Administrazio Publikoko Sailburuarena, bitarteko funtzionarioak hautatu, proposatu eta izendatzeari buruzkoa, zertarako eta Mediku Forentseen Kidegoaren eta Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko Kidegoen lanpostuak betetzeko).

Ikastaro honen deialdia Justiziako langilearen Atarian eta Justiziako webean (www.justizia.eus) egingo da, beraz, interesdunei gomendatzen diegu adi egon daitezen hedabideotan Lan Poltsak argitaratzen direnean.

2018ko urriaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook