Justizia herritarrengana hurbiltzen

Uratarrilaren 15a: Lan-poltsen irekiera

Uratarrilaren 15a: Lan-poltsen irekiera

Hurrengo urtarrilaren 10ean honako ebazpen hau argitaratuko da EHAAn: Ebazpena, 2017ko abenduaren 20koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena; horren bidez irekitzen dira Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen lan-poltsak, eta eguneratzen dira horietan sartuta dauden guztien datuak.

Eskabideak aurkezteko epea: urtarrilaren 15etik 26ra.

Agiriak:

Administrazio honen esku ez dauden agiriak bakarrik aurkeztuko dira.

2015eko EPEa izango da erreferentziakoa. Horren emaitzak eta aurreko hirurenenak ofizioz zenbatuko dira. Ez dago agiririk aurkeztu beharrik.

Eskainitako zerbitzuak:

  • EAEko Justizia Administrazioen kasuan, ofizioz kontatuko dira.
  • EAEtik kanpoko Justizia Administrazioen kasuan, jatorrizko ziurtagiriak aurkeztu behar dira.

Gaur egungo lan-poltsetan daudenek ez dute eskabiderik aurkeztu behar, salbu eta datu pertsonalak edo lurralde-eremua aldatu nahi badute edota agiri berriak aurkeztu nahi badituzte.

 

2018ko urtarrilaren 2ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*