Justizia herritarrengana hurbiltzen

Zein delitu dago espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortuta?

Zein delitu dago espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortuta?

Espetxealdi iraunkor berrikusgarria zigor askatasun-gabetzailea da, eta bere izenak adierazten duen bezala, “berrikusgarria” da; hau da, epe zehatz bat iragan ostean -25 eta 35 urte artekoa izan daiteke – presoaren zigorra berrikusiko da, eta zenbait kasutan, askatasuna berreskuratu dezake.

Zigorra delitu oso larriei ezarriko zaie. Gaur egun, hiru kasutan ezartzen da:

  • 16 urtetik beherakoen erailketa edo adinagatik, gaixotasunagatik edo ezintasun fisiko edo adimen-desgaitasunagatik bereziki kalteberak diren norbanakoen erailketa.
  • Sexu-askatasunaren aurkako delitu baten ondorengo erailketa.
  • Talde edo erakunde kriminal bateko kide izanik egindako erailketa.
  • Erailketa anizkoitza.
  • Erailketa terrorista.
  • Estatu buruaren edo oinordekoaren hilketa.
  • Atzerriko Estatu buruen edo Nazioarteko Hitzarmen bidez babestuta dauden norbanakoen hilketa.
  • Genozidio eta gizateriaren aurkako krimenak.

Duela gutxi, Zigor Kodea aldatzeko Lege Organikoaren aurreproiektua bultzatu du Ministroen Kontseiluak, espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortutako delitu kopurua handitzeko asmoz, aurreko zerrendari hurrengoak gehituz:

  • Erailketa, senideei gorpua berreskuratzea eragozten zaienean.
  • Bahiketa osteko erailketa.
  • Elkarren segidan egindako bortxaketak.
  • Adingabea bortxatzea, askatasuna kendu ostean edo torturatu ostean.
  • Sute bidez eragindako heriotza, kalte handiak (azpiegitura handien txikizioa) edo energia nuklearra zein elementu erradioaktiboak askatzea.
2018ko otsailaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*