Justizia herritarrengana hurbiltzen

Zer da bitartekaritza?

Zer da bitartekaritza?

Hitz egitea. Partaideentzako irtenbiderik egokiena bilatzea. Abokatu gabe. Epaiketa gabe. Inoren alde edo kontra egingo ez duen kanpoko hirugarren pertsona baten laguntzarekin bakarrik. Hirugarren horren betebeharra izango da, bi aldeek amore ematea eta bien arteko adostasuna erdiestea.

Hori da bitartekaritza eta iragan udan indarrean jarritako auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzko Legeak arautzen du.  Teknika hau epaiketen ordezko aukera bilakatu da, azkarragoa eta merkeagoa delako. Konplexutasunak, zalantzak eta denbora luzez zain egoteak  alde batera uzten dira. Eta doakoa ez bada ere, ez da ez tasarik ez prozedura judizialen kosturik ordaindu behar. Urtetan zain egon beharra atzean gelditu da, izan ere, Legeak aurreikusitakoaren arabera, ebazpena emateko hilabeteko epe-muga baitago.  

Bitartekaritzara jotzea borondatezkoa da. Bitartekariak ez gaitu epaituko, alde bakoitzak egiaren zati bat duela uste duelako eta gure arteko ezberdintasunak konpontzeko lan egingo du eta guri ere lan eginaraziko digu-. Adibidez, merkataritza arloko gatazkak konpontzeko mekanismoa izan daiteke. Azken aste hauetan Iberiak eta enpresako sindikatuek bitartekari batengana jo dute 3.800 langileren kaleratzea gelditzeko eta grebarekin amaitzeko adostasuna lortu asmoz. 

Familiako auzietan ere bitartekaritzara jo daiteke, aseguruek egindako erreklamazioetan ,  erantzukizun zibilagatik egindako erreklamazioetan, oinordetza gatazketan, familiako enpresaren baitan emandako gatazketan (enpresa handia zein txikia izanik), edo enpresa txiki edo ertainetan emandako gatazketan. Merkataritza-arloko gatazketan ere bitartekaritza eska daiteke; enpresek bezeroekin edo hornitzaileekin dituzten gatazketan, enpresa frankiziatzaile eta frankizien artean, baita  merkatal guneetan ematen diren enpresen arteko lokalen alokairuetan ere.

Bitartekaritza borondatezkoa, azkarra eta ekonomikoa izanik, ordezko aukera egokia dirudi. Inoiz erabili duzu? Kontaiguzu zer nolakoa izan den zure esperientzia
 

2013ko martxoaren 4ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*