Justizia herritarrengana hurbiltzen

Zer nolako zalantzak jasotzen dira JustiziaEus-eko postontzian?

Zer nolako zalantzak jasotzen dira JustiziaEus-eko postontzian?

2018 urtean zehar, JustiziaEus-eko harremanetarako postontzian 1.298 kontsulta jaso ditugu; Euskadiko Justizia Administrazioari buruzko mota guztietako zalantzak izan dira.

Aurreko urteetan bezala, postontzian jasotako mezuen erdia (626) Erregistro Zibil eta Bake epaitegiek egin dituzten izapideei buruzko zalantzak argitzeko izan da. 

Postontzian jaso dugun galdera ohikoena online ziurtagiriekin lotuta dago. JustiziaEus-eko erabiltzaileek jakin nahi dutena hurrengoa da: nola eskatu behar dira ziurtagiriak online, noiz iritsiko da ziurtagiria etxera eta zenbat ordaindu behar da dokumentuagatik. Zerbitzua doan da eta 2001eko abenduan jarri zen abian JustiziaEus-ekin batera. Harrezkero Euskadiko Erregistro Zibil eta Epaitegiek 800 mila ziurtagiri-eskaera jaso dituzte. 

Postontzian jasotzen diren bestelako galdera ohikoenak Enplegu Publikoari buruzkoak dira (2018an 101 mezu). Izan ere, JustiziaEus-en Lan poltsen irekierarekin, oposizio deialdi berri batekin edo lan-poltsetako osagaientzako ikastaro berri batekin harremana duten albisteak argitaratzen diren bakoitzean, herritar askok eta askok justiziaeus@justizia.eus-era idazten du, Justizia Administrazioan lan egiteko informazio bila.

2018an JustiziaEus-en jaso ditugun galderak:

  • Erregistro Zibila eta Bake epaitegiak: 626
  • Eskerrak emateko: 155
  • Sailari buruzko galderak: 126
  • Enplegu publikoa: 101
  • Auzitegi Medikuntza: 77
  • Justiziako profesionalak: 53
  • Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak: 26
  • Doako Justizia: 20
  • Enkante judizialak: 11
  • Bestelakoak: 100

Galderarik ba al daukazu? Euskadiko Justizia Administrazioari buruz dituzun zalantzak argitzeko JustiziaEus-eko postontzira idatz ezazu. 

2019ko urtarrilaren 15ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*