Justizia herritarrengana hurbiltzen

Zerbitzu berriak Enplegu Publikoaren Atarian lan poltsetako langileentzat

Zerbitzu berriak Enplegu Publikoaren Atarian lan poltsetako langileentzat

2019ko uztailaren 1etik aurrera, Enplegu Publikoaren Atarian zerbitzu berriak egongo dira eskuragarri Administrazio Orokorreko, Justiziako eta/edo Segurtasuneko poltsetako langileentzat.

Hurrengo zerbitzuak atarian eskuragarri egongo dira; ezarpen datatik aurrera, zerbitzuok ez dira ez telefonoz ez posta elektronikoz emango:

  • Poltsetako egoeraren simulazioa, hizkuntza-eskakizuna eta lehentasunen arabera zure aurretik zenbat pertsona dauden jakiteko.
  • Lan poltsetako xehetasunak eta eguneratutako datuak Ataritik bertatik ikusi ahal izango dira: Lan poltsako kide guztien egoera, lehentasunak eta mugak.
  • Kide zaren poltsetan egindako azken kontratazioak ikusi ahal izango dituzu.

Zer behar duzu atarian sartzeko?

Egoitza elektronikoan onartutako identifikazio elektronikorako bitarteko bat eta sinadura, Bak ezik. B@kQ erabiltzea gomendatzen dizugu, eskuratzen eta erabiltzen erraza da eta. Onartutako bitartekoak eta horiek eskuratzeko modua Egoitza elektronikoan zehaztuta daude.

Noiz beharko duzu identifikazio elektronikorako bitartekoa?

Administrazio Orokorreko eta Justiziako poltsen arautze berriek ezarritakoaren arabera, poltsetako kudeatzailearekin harremanetan jartzeko bide bakarra Ataria da, eta izapideak ezin izango dira eztelefonoz ez posta elektronikoz egin.  Horregatik, ziurtagiri digitala ahalik eta azkarren eskuratzea gomendatzen dizugu.

Era berean, araudiaren arabera, beharrezkoa da eskuko telefono zenbaki bakarra eta posta elektroniko helbide bakarra ematea. 

Araudi berria 2020aren hasieran jarriko da indarrean, eta hurrengo baldintzak ezarriko ditu:

  • Lan eskaintzetarako Atarian gordetako datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Lan eskaintza egiten den unean ezin izango dira datuak aldatu.
  • Telefono zenbaki edo posta elektroniko helbide bat baino gehiago badago, zerrendako lehenengoa bakarrik erabiliko da.

Araudi berria indarrean jarri arte, zure egoera edo lehentasunak aldatzeko betiko bideak erabili ditzakezu (libre edo behin-behineko baja - zonaldeak zein zerbitzuaren iraupena).

Ezarritako zerbitzu berriak Enplegu Publikoaren Atalean bakarrik eskuratu daitezke (Kide zaren poltsetan egindako azken kontratazioak ikustea eta Poltsetako egoera simulatzea, hizkuntza-eskakizuna eta lehentasunen arabera zure aurretik zenbat pertsona dauden jakiteko).

Zer da B@kQ?

Nortasuna egiaztatzeko eta dokumentuak sinatzeko balio duen internet bidezko sistema da. Oinarriak:

  • Erabiltzailearen NANarekin/AIZarekin bat datorren identifikadore bat.
  • Pasahitza.
  • 16 posizio dituen koordenatu-jokoa.

Elektronikoki sinatzeko beste aukera batzuk baino errazagoa da, hurrengo arrazoiengatik:

  • Edozein gailutik  (ordenagailua, tableta, eskuko telefonoa) eta Internet konexioa duen edozein lekutik erabili dezakezu.
  • Ez duzu zure nabigatzailean inolako softwarerik instalatu behar.
  • Ez duzu txartel-irakurgailurik behar.
  • Legezkoa eta erabat segurua da.
  • Doakoa da.

Nola lor dezaket nire B@kQ?

Egoitza elektronikoan sartu.

2019ko ekainaren 20ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*