Justizia herritarrengana hurbiltzen

Zertarako balio du azken nahien egiaztagiriak?

Zertarako balio du azken nahien egiaztagiriak?

Azken nahien egiaztagiriak frogatu egiten du pertsonak testamenturik egin duen eta, halakorik egin badu, zein notarioren aurrean egin duen. Orduan, jaraunsleak notario horrengana joan daitezke eta testamentuaren kopia bat eskatu, oinordetzari lotutako edozein egintza gauzatzeko, adibidez.

790 eredua izeneko inprimakia bete behar da eskaera hori egiteko. Inprimakia doan jaitsi daiteke Justizia Ministerioaren webgunetik; edo honakoetan eska daiteke: Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzetan, Erregistro Zibileko bulegoetan edo Herritarrei Arreta emateko Bulego Nagusian (Madrilen).

Baina eskaera izapidetzeko, 790 ereduaz gainera hitzez hitzeko heriotza-ziurtagiria ere aurkeztu behar da. Gogoratu azken ziurtagiri hau JustiziaNet (ziurtagiriak eskatzeko) online aplikazioaren bidez eska dezakezula.

Azken nahien egiaztagiria egiteko 3,78 euroko tasa ordaindu behar da. Banku elektronikoen sistemen bidez ordaindu daiteke tasa hori; bestela, Zerga Agentziarekin lan egiten duen edozein finantza erakunderen bidez.

Kontuan izan, dena den, pertsona hil den egunetik 15 egun baliodun igaro behar izan direla eskaera egin baino lehen.

2015ko irailaren 2ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*